| TREBIÑUKO HIRIBILDUA |
|
Herriko etxeek oraindik Erdi Aroko eraikuntzen ezaugarriak erakusten dizkigute. Honez gain zenbaitetan armarriak ere ikus ditzakegu. Guztien artean adierazgarriena Manrique de Lararen jauregia dugu. Gaur egun Trebiñuko udaletxea da.
|
| |
| SAN PEDRO |
|
Aipagarria da San Pedroko eliza. XIII. mendekoa eta gótico estilokoa da. Ikustekoa:
- Arkiboltan, urteko hilabeteak daude irudikatuta, zodiakoko zeinuen eta nekazaritza-giroko eszenean bidez.
- Harrizko lanceta zoragarria XIII. Mendekoa da, eta, bertan, Andre Maria eta Umea agertzen dira.
- Barroko garaiko erretaula Pedro Donearen harrizko lunzeta bat.
- XIII. mendeko bataio pontea, bertan kristo gotikoa eta errenazimentu garaiko bi gurutze.
|
| |
| SORTZE GARBEAREN BASELIZA |
|
Sortze Garbearen baseliza erromanikoa XIII. mendearen hasieran edo XII. mendearen amaieran eraiki zuten, eta 1963an zaharberritu zuten. Era berean, kokagune duen herriaren izena ere ematen diote (San Vicentejo). Konderri osoko eraikin ederrenetakoa da, eta eskualde osoko Erdi Aroko eredu onena ere bai.
|
| |
| SAN FORMERIO TREBINU KONDERRIKO PATROIA |
|
Konderriko zaindariaren omenezko baseliza eta gotorlekua da eta izen bereko mendiko gailurrean dago kokatuta. Bertatik, ikuspegi zoragarria dago ikusgai. Erdi Aroko gotorlekuaren aztarnak eta haitzean zulatutako zenbait hilobi antropomorfo daude.
|
| |
| LAÑO |
|
Lañun bertan, eremutarren bi multzo garrantzitsu daude, eta herrira sartzeko errepidearen albo bietan dago kokatuta. Haitzulo artifizialak dira, eta, mila eta bostehun urtetik gora eremutarrak bizi ziren bertan.
- LAS GOBAS: Multzo honetan, antzinako tenpluen aztarnak, monjeen bizileku txikiak eta haitzean zulatutako hilobiak daude. Haitzulook animalien irudien grabatuz eta Goiz Erdi Aroko inskripzio irakurgaitzez beteta daude.
- SANTORKARIA: Multzo arranditsu honetan, luiziak daudenez, barruko alde handiena agerian dago.
|
| |
| SÁSETA |
|
Saseta eskualdeko herrixka zaharrenetakoa da. Horrez gain, Ebroko bailara
eta Kantauriko kostaldea lotzen zituen erregebidea bertatik sartzen zen konderrira.
Eskualdean, “Arraina eta ardoa” bidea esaten diote ibilbide horri.
Interesguneak:
- Ayuda ibaiko haitzartea
- San Esteban parrokia
- Ur-jauziak eta errota.
|
| |
| Volver |