Trebiño - Hiritarrok.net Trebiño.Hiritarrok.net Junta de Castilla y León EuropaPress.NET
Hiri-koadernoak Proposamen eztabaidal-lekuak Osoko bilkuraketa batzordeak Ohar-orria Gure herria Qué es CiudadanosdeCastillayLeón.net
Castellano - Euskara

     
 
TREBIÑUKO KONDERRIKO HISTORIA
 
Trebiño
 
 

Lurralde hauen populatzea anzinakoa da oso. Horren adierazle dira Neolítiko aroan eta metal aroan aurkitutako aztarnak.

Antza denez, Trebiñuko Konderriak, muga egiten zuen bardulo, karistio eta autrigonen lurrekin.

Bere kokapenagatik betidanik leku estrategikoa izan da eta bertatik jende eta kultura asko pasatu dira. XIII mendeko hainbat dokumentutan aipamen egiten zaio Trebiñuko konderriari. Badakigu Nafarroako erresumaren lurrandea izan zela eta baita gaztelako erresumarena ere.

1366an urtean Enrique II.ak Trebiñuko lurraldea Pedro Manrique de Larari eman zion eta honen leinuak 1453tik Trebiñuko konte tituloa hartu zuen.

Gerora Diego Gomez Manriquek Trebiñuko konderria izena eman zion gobernatzen zuen lurralde honi.

Bi herri dira Trebiñu osatzen dutenak: Argantzun eta Trebiñuko konderria. Trebiñuko konterriak duen ezaugarririk nagusiena da bera osatzen duten herri kopuru handia, hain zuzen ere 48; batzuk haranetan eta beste batzuk mendialdean. Administratiboki bi herri antolaketa daude:

  1. Udal nagusiaren menpeko auzo erakundeak:
    Axarte(63 biz.), Araiko(86 biz.), Arana(4 biz.), Armentia(123 biz.), Askartza Trebiñu(3 biz.), Burgeta(53 biz.), Dordoniz(36 biz.), Grandival(16 biz.), Mesantza(3 biz.), Moraza(12 biz.), Moskator(10 biz.), Ogeta(15 biz.), Pedruzo(7 biz.), Samiano(10 biz.), San Esteban(5 biz.), San Martín Galbarín(3 biz.), San Vicentejo(4 biz.), Saseta(13 biz. ) eta Zurbitu(7 biz.).
  2. Batzorde administratiboa duten herriak:
    Agilu(63 biz.), Albaita(28 biz.), Añastro(121 biz.), Argote(20 biz.), Arrieta(44 biz.), Baxauri(15 biz.), Bustu(10 biz.), kutxu(43 biz.), Doroñu(119 biz.), Franku(53 biz.), Fuidio(22 biz.), Golernio(13 biz.), Imiruri(7 biz.), Lañu(17 biz.), Marauri(14 biz.), Morgas(6 biz.), Obekuri(20 biz.), Ozilla eta Ladrera(11 biz.), Ozana(17 biz.), Pangua(18 biz.), Paritza(19 biz.), Sanmartínzar(9 biz.), Saratsu(12 biz.), Taravero(8 biz.), Torre(8 biz.), Trebiñu(210 biz.), Uzkio(11 biz.) eta Billa(13 biz.).
 
Volver
 
   

 
    © CiudadanosdeCastillayLeón.net   Laguntzaileak    Legezko oharra    Kontaktua   
red.es Todos.es Ministerio de Industria FEDER