|
Herrialde txiki honen lurraldeak Ayuda ibaiak ureztatzen ditu. Gaur egun, 48 herriz osatuta dago, Saseta eta Parizatik Muergas eta Ozanaraino.
Trebiñuko Konderria Arabako Lautadatik banatzen duten Gasteizko mendien eta Arabar Errioxako mugakide naturala den kantabria mendizerraren artean dago kokatuta. Lurralde horretako paisaia oso ugaria denez, baso mediterraneoak daude magal aguzkitsuetan (arteak, karraskak eta erkametzak); eta ohiko baso atlantikoak, laiotzetan (pagoak, lizarrak, ezkiak, gorostiak, ezpelak eta haginak).
|